Nik Mashup Leioa


NIK MASHUP: ERREPORTARI EGUN BATEZ

Ikus-entzunezko proiektu parte-hartzailea Identitate, Bake eta Elkarbizitzari buruz.

Bada euskal identitate bakarra? Edota asko eta anitzak dira? Zer iritzi dute herritarrek bere identitateaz? Nola eragiten dio identitateak pertsona bakoitzak euskadiko gatazkaz eta elkarbizitzaz duen ikuspegiari?

HELBURUA

Nik Mashup proiektu parte-hartzailea da. Bertan, euskal identitateari eta bere ezaugarri nagusiei buruzko hausnarketa- eta elkarrizketa-prozesuaren bidez, herritarren pertzepzio desberdinak ezagutzen eta aitortzen saiatu nahi da; hain zuzen ere, bere identitateaz eta honek gatazkaren eta elkarbizitzaren ikusmolde desberdinei eragiteko moduaz dituzten pertzepzioak.

Nik Mashup proiektuaren helburua zera da: batetik, herritarrek euren identitateaz dituzten iritzi desberdinak plazaratzea eta ezagutzea eta, bestetik, elkarbizitzari laguntzen dioten elkarrizketa-espazioetan identitatea nola eraikitzen den aztertzea.

Proiektuak herritarrak inplikatzen ditu beren identitateaz eta ikuspegiaz, elkarbizitzari buruzko esperientziaz eta itxaropenaz hausnartzeko eta eztabaidatzeko, ikus-entzunezko elkarrizketak grabatzeko, eta esperientziak nahiz lekukotzak hainbat euskarri digitalen bidez komunikatzeko eta hedatzeko.

NOLA GAUZATZEN DA?

Nik Mashup metodologia parte-hartzailearen bidez egiten da. Metodologia hau hausnarketa- eta elkarrizketa-prozesuan oinarritzen da eta ikus-entzunezkoetan trebatzeko tailerrekin osatzen da. Tailerrak amaitutakoan, parte-hartzaileak kalera irtengo dira herritarren iritziak eta lekukotzak grabatzera, aurrez adostutako gidoi edo galdera-sorta bat eskuan dutela.

 EMAITZA

Leioako herritarrei egindako elkarrizketa sail bat eta prozesuaren garapena jasoko duen laburpen bideo bat. Parte-hartzaileek sortutako edukiak web plataforma batean (nikmashup.org),  jarriko dira. Bertan, proiektuaren garapena azalduko da eta, egindako elkarrizketa eta laburpen bideoa plazaratuta, kontakizun anitza eraikiko da, herritarren identitate eta iritzien ikus-entzunezko mosaikoa. Hau guztia gainerako herritarrek kontsultatu ahal izango dute euren kontakizuna eraikitzeko.

Proiektuaren azken edukiak